Barria zuriz jantzita

Espero genuen bezala, altxatzerakoan paisaia zuriz jantzita topatu dugu eta ze pozik jarri garen honelako egonaldia batean elurra ikusterakoan.

Gosaltzera joan gara eta ondoren lan gelan proiektua aurrera eramaten jarraitu dugu. Gero elurran jolasean ibili gara eta primeran pasatu dugu, elur bolak botatzen eta panpin bat egiten. Segituan dutxa beroa hartu eta janari goxo-goxoa zain geneukan jantokian.

Arratsaldea lan gelan lanean, mahai jolasekin, eskulanekin eta barruko patioan eman dugu lagun artean disfrutatzen. Egun luzea gaurkoa, horregatik deskantsua gogoz hartuko dugu. Asko gustatu zaie familiendako mezuak entzutea. Eskerrik asko eta bihar gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Agurrrrr

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Eskolabarri