Alaitz de Castro, Athleticeko atezaina Eskolabarrin

Alaitz de Castro, Atheticeko jokalaria Eskolabarri eskolara etorri da.  5.eta 6. mailako ikaslegoa urduri eta  emozionatuta  egon da bisitaren zain. Atezainak Errealean, Eibar taldean eta Euskadi zein Espainiako selekzioetan jokatu du. Galdera pila egin zizkioten: zelaira atera baino lehen dituen maniak, bere errutinei buruz  jokalaria izanda eta desberdintasunak goi mailako mutil eta nesken artean futbolean. Harrituta geratu ziren hainbeste aldea zegoela entzutean. mutilen kasuan  soldatak altuagoak direla, bidaiak neskek  autobusez egiten dituzte eta mutilek berriz hegazkinez, mutilek belar naturalean jokatu bitartean neskek artifizialean, ekipazio ale gehiago dituzte mutilek etabar etabar,...

Aldi berean oso aholku eta mezu garrantzitsuak eman zizkigun: " lehenengo pertsonak gara eta gero jokalariak", insistitzen zuen. Inportanteena familia eta lagunak direla, disfrutatu behar dugula futbolaz,kirolaz,...  irabazteko hainbeste presiorik gabe eta mentalki osasuntsu egotearen garrrantzia aipatu zuen ere. Laguntza eskatzen jakin behar dugula eta psikologoena  ere beharrezkoa izango balitz ere .

Hitzaldi hau Martxoak 8 inguruko aktibitateen artean kokatzen da, emakume kirolariei ikusgarritasuna emateko helburuarekin eta bestalde 5.mailako "Informabost  teleberria" ikas egoera barruan   ere: "LA NOTICIA, THE NEWS, ALBISTEA" hirueledun proiektuan txertatuta dagoelarik. Hau dela eta elkarrizketa bat grabatu genion gure teleberrian editatzeko.

Laster izango duzue gure berri gure Informabost teleberriarekin!!!!

MILA MILOI ESKER ALAITZ, asko disfrutatu dugu zure bisita !!!!

 

 

 

 

 

 

 

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Lutxi Pérez