Hartza eguneko kalejira Ermutik

Gure herriko kultur ohiturak jarraituz, urtero Hartza eguneko kalejira antolatzen parte hartzen dugu beste talde eta ikastetxeekin batera. Aurten Eskolabarriko ikasleak izan dira Hartza eramateaz arduratu direnak. Oso hunkituta, pozik eta gustora ibili ziren Ermuko kaleetatik Hartza paseatzen aurreko ostiralean. Aurten, euria egin arren, arrakastatsua izan da, jende asko hurbildu zen koplak abestera, giro paregabea lortuz.

Datorren urtean gehiago!!

%user(r)en irudia
Ana