XXX Juanita Ibaibarriaga Literatur lehiaketa

Atzo arratsaldean, Ermuko eskoletako ikasleak Antzokian bildu ziren Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Besteak beste, "Gala" honetan "XXX. Juanita Ibaibarriaga Literatur Lehiaketa”ko sariak banatu ziren eta 4. mailakoen kategorian, Xuban Larrañaga izan zen saritua, “Boleibol Japonen” bere ipuinarekin.
Lehiaketa honen helburua Ermuko gazte eta helduen artean euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea da eta argi dago, ilusioz eta gogoz egiten diren lanak, beti modu batean edo bestean, sarituak izaten direla.
Zorionak Xuban!!! Eta jarrai ezazu euskaraz idazten!

%user(r)en irudia
Itxasne