Ura eta ibaia

Agenda 21 programari lotuta eta ibaietako ekosistema ikasteko, 4. mailako ikasleak Rekalde errekara joan dira, eta irteera honekin, Diegok aurrera eraman duen “Ura eta ibaia” tailerra bukatutzat eman dugu. Aurretik bi saio teorikotan, ibaietan bizi diren animaliak eta hainbat landare aipatu dira, fitxa batean informazio guztia landuz. Saio praktiko honekin berriz, klasean ikasitako guztia, naturan ikusteko aukera izan dute umeek eta hainbat ekintza burutu dute: uraren oxigeno eta garbitasun maila neurtzen aritu dira, Hambre ibaian hartutako ur laginarekin konparatuz; ibaietan bizi diren animalitxoak aurkitu eta ezagutu dituzte; errekaren zabalera eta sakonera neurtu dute...

Diego asko gustatu zaigu tailer hau eta batez ere irteera; primeran pasatu dugu errekan!!! Mila esker!!!

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Itxasne