Sari banaketa eskolan

Euskara Batzordeko kideak kezkaturik zeuden eskolan ikasleen artean Euskara gero eta gutxiago erabiltzen zelako. Hori dela eta, zenbat euskara erabiltzen zen neurtzea proposatu ziguten eta puntu jakin batera ailegatzen ziren ikasleek sari bat izango zutela esan ziguten. Sari banaketa hori pasa den ostiralean izan zen. Ikasle askok lortu zuten txapa saritzat eta 2 aste barru ikasle gehiagok lortzeko erronka bota zuten Euskara Batzordeko kideek. Ea bi aste barru txapa mordoa banatzen ditugun!

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Jasone Izarra