EUSKARALDIA

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herrian ezezik Ermuan ere Euskaraldia martxan jarriko du Ermuko Euskaltzaleen Elkarteak. Eskolabarrik ere irakasle eta familia guztiak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzeko eta izena emateko.

Ekimen honen bitartez, 11 egunez, Ahobizi edo Belarriprest izango zaren aukeratuta, euskara erabiltzeari ekingo diogu:

Ahobiziak Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Belarriprest, berriz, Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk egoeraren arabera euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Badator Euskaraldia.

Izen ematea

 
Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Euskara Batzordea