Errekara goaz!

Hiruhilabete honetan 4. mailako ikaskeok “Erreka tailerra” egin dugu Diegorekin. Lehenengoz gelan fitxa batzuen bidez eta gero Errekaldera joanez, errekaren ekosistema landu eta bertan bizi diren animaliak eta landaretza ezagutu ditugu.

Errekako ura oso garbia zegoen eta bertan, sapaburuak  eta errekako beste animaliak ikusi ditugu. Eskolara bueltatu baino lehen, poliki-poliki animaliak bere bizitokian laga ditugu. Uretan dagoen oxigeno kopurua neurtzeko esperimentu txiki bat ere egin dugu. Eskerrik asko Diego!

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Pilar Prieto