Ermuan Bagara, Eskolabarrin Bagara

Aurten ere Ermuko Euskalzaleen Elkarteak "Ermuan Bagara, 3 egunez euskaraz" ekimen antolatu du. Beraz, maiatzaren 25a, 26a eta 27a ekintzaz beterik daude. Eskolabarrik ere parte hartu nahi izan du euskararen erabilera bultzatzeko ekimen honetan. Horregaitik, aste honetan zehar ikasleekin Ermua Bagara dantzaren bideoa grabatu dugu. Irakasle, langile eta familiek ere bat egin nahi izan dute eta beste bideo bat grabatu dugu. Begira ze polta den!

Beste alde batetik, 3.mailako ikasleek Eskolako olinpiadetan parte hartuko dute, ostiralean 14:30-16:00. Ekintza hau Ermuko eskola guztien artean eta Antxitxiketan Aisialdi Taldearen laguntzarekin antolatu dugu. Izan zaitez "Ahobizi" edo "Belarriprest" eta hurbldu zaitez plazara!

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Euskara Batzordea