Barrian gaude

Barrian gaude!!!

Bidaia oso motza egin zaigu eta iritsi bezain pronto elurrak ongietorria eman digu. Aprobetxatu dugu momentu hori instalazioak ezagutzeko eta logeletan gure arropa antolatzeko. Elurra gelditu denean inguruko basora abiatu gara informazioa jasotzera eta bidean belar eta landare batzuk bildu ditugu gero gure proiektuan erabiltzeko (goroldioa, huntza, txikoria belar, haritza hostoak...). Segituan euria eta haize hotza hasi da berriro ere eta aterpetzera bueltatu gara bazkaltzeko gogoz. Bazkaldu  ostean jolasaldira joan gara eta hor inguruko elurrez betetako mendi guztiak ikusten, ulertu dugu zergatik haizea gero eta freskoagoa igartzen zen. Orain lan gelan gaude gozo-gozo "Arabako lautada" proiektuan lanean. Hemendik gutxira merienda hartu eta eskulan tailerran arituko gara. Ondoren jolas libre, afaria, dutxa eta deskantsatzera joanga gara ea bihar ze paisaia topatuko dugun esnatzerakoan pentsatzen. Agurrak guztioi eta aita guztiei batez ere.  Hemen zuen mezuen zain gaude ere. Bihar arte!!!!

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Eskolabarri