Azken momentuak Barrian

Atzo aurreko egunetan baino apur bat beranduago oheratu ginen, gustukoen ditugun abestiak dantzatu eta gero. Gaur nekea nabaria zen, eta ohetik jaikitzea kostatu egin zaigu. Maleta prestatu eta gero gosaltzera joan gara. Ondoren lan gelara joan gara eskulanak bukatzera eta hauei argazkiak ateratzera. Lan bikaina egin dugu, eta asanbladan ikasitakoa ondo azaltzen dakigula argi geratu da. Urtez urte lan kooperatiboa oso aberasgarria dela ikusten da.

Materiala jaso eta gero, nahiz eta fresko egon, eguzkiaz gozatzeko tarte bat izan dugu patioan jolasten balkalordura arte. Azkenengo bazkaria izan da, eta amaiera goxoa izateko izozkia eman digute. Ze gustora egon garen!!!!!

Orain Ermura goaz, familia ikusteko gogoz. Gutxi barru berriro zuekin egongo gara.

 

Argazki bildumak

%user(r)en irudia
Eskolabarri