Agenda 21 udalbatzarrera

Aurten ere, eskolen arteko foroan proposamenak adostu ondoren, beste ikastetxe batzuekin batera, AGENDA 21ean egindakoa azaltzera joan gara. Aurtengo gaiak biodibertsitatea eta geodibertsitatea izan dira, eta proposamenak ezezik, konpromisoak ere eraman ditugu. ikasturte honetan, PAISAIA kontzeptuaren inguruan hausnarketa egin dugu eta honen protagonista GEOLOGIA dela ohartu gara. Herriko geodibertsitatea ezagutzeko paisaiaren eragile naturalak eta artifizialak ezberdintzen saiatu gara.  Irteera bat egin dugu eta baieztatu dugu ermuan geologia ikuspuntutik oso interesgarria diren tokiak daudela, baina orokorrean, herriko jendeak ez duela ezagutzen.  ”Flysch del terciario” edo “cierre anticlinal” hain zuzen ere. Horregatik, gure proposemenetariko bat ezagutaraztea izan da.

 

Berriko argazkiak
%user(r)en irudia
Marijo