Literatur topaketa: Maribel Aiertza

Gaur goizean eta irakurzaletasuna sustatzeko programarekin lotuta, 3. eta 4. mailako ikasleek, Maribel Aiertza, “Mara eta izar-saltzailea” ipuinaren idazlearekin egoteko aukera izan dute. Ipuina klasean landu dugu aurretik eta saio honetan, umeek hainbat galdera egin dizkiote idazleari. Bukaeran, liburu guztiak sinatu dizkigu. Mila esker Maribel!

Imagen de Itxasne
Itxasne